XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Perrexiku arrunta da.
Udaberritik udazkenaren bukaera arte ateratzen da, multzo ttikitan, horbela eta lohia dagoen leku hezeetan, basoetako bide ertzetan, motzondoen inguruan edo hostozabalen basoetako agerrunetan.
Txapelak 4-10 cm-ko diametroa du.
Hasieran txapel ganbil eta ditiduna da, eta gero gutxi gorabehera laundua.
Txapeleko azal higrofanoa buztin-marroi kolorekoa da, ertz aldera zurbilagoa, balusatua eta itxura artiletsua ematen dioten zuntzeska erradialez estalia.
Ertza leuna da, baina errezel edo gortinak utzitako kondarrak ditu zintzilik.
Orriak nahiko bakanak, ia adnatuak.
Hasieran marroiak dira eta tanta edo malkoak darizkie, baina gero ilundu egiten dira zonaka, esporak helduak bilakatzen diren arabera.
Hanka mardula, kofatua eta zuntzeskatsua.
Goialdean zuria da, baina eraztunaldean zerrenda beltza du, eta beheko aldetik okre-marroia.
Alea gaztea denean, ireki baino lehen, gortina zuria ikus daiteke.
Gortina honek txapela eta hanka lotzen ditu, baina gero hautsi egiten da eta haren zati edo kondar batzuk zintzilik gelditzen dira ertzean, eta alde honetan kolore beltza ikus daiteke, espora beltzak erortzean bertan gelditzen baitira.
Mami gogorra, kolore marroikoa.
Ez da ez usainik, ez zaporerik nabaritzen.
Esporak beltziskak eta oso garatxodunak dira, limoi formakoak, eta kanporako poro germinal handia du.
Jangarritzat hartzen da, nahiz eta itxura ona ez izan.
Hala ere, guk ez dugu jatea gomendatzen, azken garai honetan begiratu batean oso berdintsua den perretxiku susmagarria sumatu baitugu:
Txapelean bereiz daitezke, azken honek zimurtua baitu, eta esporak eta zistidioak desberdinak.